SALTO-ren lan egiteko era oso erraza da. Bezeroa SALTO-rekin kontaktuan jarri ondoren, 0. bilera hitzartzen da, non fitxa pertsonala betetzen den (datu pertsonalak, helburuak, patologiak, disponibilitatea… ezagutzeko).
Ondoren, ereduzko sesiorako txanda itxiko litzateke, ondorengo helburuak izanik:
SALTO-ko entrenatzaileak bezeroaren maila ezagutuz, bere limitazioak kontuan izanik eta bere gustu eta nahiak jakinik, bezeroaren entrenamendu programa indibidualizatua sortuko du. Programa bakoitza bezero bakoitzari egokitzen da. Horrela, bezeroa prest egongo litzateke bere neurrira eginiko entrenamendu programari hasiera emateko.
Zentruan entrenatzeko garaian, une oro Bihotz Maiztasuna (BM) neurtzen da, edozein arazo kardiobaskular ekiditeko eta entrenamenduaren intentsitatea neurtzeko (entrenamendu zonak, erretako kaloriak…). Entrenatzeko garaian, entrenadore baten laguntza izanik, ariketaren teknikari eta exekuzio zuzenari garrantzia ematen zaio, ariketa ondo egiteko eta edozein arazo ekiditeko. Gainera, entrenamenduak egiteaz gain, bezeroak, bere kaxa entrenatzeko neurrira eginiko planifikazio bat jasoko du, hilabetero aldatuko dena (lehenengo hiru bonoetan dohakoa izango da). Periodikoki, entrenamenduaren ondorioz bezeroarengan sortutako aldaketak ezagutzeko, balorazio funtzionalak errepikatuko dira, entrenamendua bezeroaren beharretara egokituz une oro. Gainera, prozesu honen ondorioz, helburu berriak ezarri ahal izango dira
*Zentruan ez dago harrera zerbitzurik, aurretiko zitaren bitartez lan egiten da