TALDEKA: Helburuak elkarrekin betetzeagatik

Entrenamendu mundua ere heziketa prozesu bat da. 

Hori da gure lan filosofia. Bezeroaren beharrak ikusi eta entzun ondoren (balorazio saioa zein egokitzapen saioak), SALTO-k gainontzeko kideekin elkarlanean entrenatzeko aukera eskaintzen du ordu berean. 

Ezaugarri antzeko kideez osatutako talde murriztu hauek bikote zein seikote (askoz jota) bitartean burutzeko aukera dago, eta bertako partaideei entrenamenduaren inguruko zenbait oinarri bermatzeaz ziurtatzen gara.

SALTO-ren esentzia mantenduz, talde murriztuko entrenamenduek programa zuzendu bat jarraitzen dute, bertako kide bakoitzaren jarraipena eginez eta beharrezko kasuetan ariketak inidibidualizatuz. Hortaz, saio hauek uneoro arloko entrenatzaile profesional baten begiradapean eta gidaritzapean burutuko dira, programaren erritmoa entrenatzailea berak markatuz. 

Talde lanean entrenatzeak dituen onurak (sozializatzea, atxikimendua, talde giroa, elkarlana…) kontuan izanik, entrenamendu programa zuzendu bat jarraitzeko aukera bikaina da. 



* Talde programak, bezeroaren gustu eta beharren arabera, osasun edo errendimendu programetara bideratuak egon daitezke.